XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Dakusagun, bada, gaian sartu aurretik, ESTATISTIKA DESKRIBATZAILEAREN definizio bat.
ESTATISTIKA DESKRIBATZAILEA, datu-multzo HANDIAK aurkez ditzakeen teknika bat da, multzo hau eskurakoia eginez beraren egitura gardenduz eta beraren barne-harremanak neurtuz.
I.2. OROKORTASUNAK.2.1. POPULAZIOA ETA LAGINA.
Ikerketa estatistiko bakoitzean objektu nagusi diren pertsona, ondasun, saioaren emaitza (adibidez: datoaren aurpegia) probintzia baten herri, hauteskundearen alderdi politiko, edo ta fabrikazio-unitateek osatzen duten multzoari
Populazioa ondo definitzeko edozein elementu partikular populaziokoa den ala ez jakin ahal izatea, beharrezkoa zaigu.
Populazioak
LAGINA: Lagina azpipopulazio errepresentagarri bat besterik ez da; populazio batetaz konklusio fidagarriak atera nahi baditugu, ahal dugun azpipopulazio errepresentagarriena aukeratu beharko dugu lagintzat.
LAGIN errepresentagarri hau erauzi egiten duen prozesuari
Lagina erauztean populazio elementu guztiei posibilitate berdina ematen badiegu, zorizko lagin sinplea deritzogu honela aukeratutako laginari.
Lagina erauzteko beste era eta jokabide asko daude, geruzatuz, mordoketaz,... baina hau